Lagunak udal zerbitzua: Bulego nagusia.
Lagunak kirol-instalazioetan abonatu gisa baja emateko eskaera.
18 urtetik gorakoak. 18 urtetik beherakoek ezin izango dute baja eskatu. Legezko aita/ama/tutoreak egin beharko du izapidea, edo, bestela, tutore/arduradun gisa jarduten duen 18 urtetik gorako familiako abonatuak.
Bajak hiruhileko berria hasi aurreko hilaren 25a baino lehen jakinarazi beharko dira. Bazkidetzeko ordainketaren guztizkoa (matrikula) ordaindu aurretik baja hartuz gero, baja ematen den unean ordaindu beharko da, baita dagoen edozein zor ere. Ordaintzen ez bada, Agentzia Betearazlera bidaliko da, kobratzeko.
Lagunak Udal Zerbitzuko Bulego Nagusiko langileak zurekin harremanetan jarriko dira baja baliozkotzeko eta dagokion zorra ordaintzeko modua adierazteko, halakorik balego.